Agencia PSN Asesoramiento y Gestión del Riesgo SAU-k merkaturatutako produktua
Zer da R.C Pro Socio-Sanitaria?
Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguru osoa da hau, osasungintza pribatuan, publikoan edo mistoan jarduten duten profesional soziosanitarioei zuzenduta dagoena. Aseguru honen xedea da bizitza profesional osoan zehar, aseguratuari laguntza eta erabateko babesa ematea. Produktu oso konpletua da hau, aseguratuaren jarduera profesionalean edozein erreklamazio sortzen bada, bere ondarea babesten baitu. Esparru sozio-sanitarioan jarduten duten profesional guztiek, baita horien sozietateek ere, erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu behar dute.
Zertarako kontratatu aseguru hau?
  • Babes ezazu zure ondare pertsonala edota zure enpresa-ondarea eta jar zaitez gure esku: adituak gara jarduera profesionala dela-eta sortzen diren erreklamazioen aurreko defentsan. Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua gizatiarrago egiten dugu, era horretan, ahal den heinean prozedura judizialak ekiditeko.
  • Malgutasun handia eskaintzen du, zure premien araberako estaldura zein mugak hautatu ahal izango dituzu; beraz, aseguru-poliza zure neurrira eginda egongo da.
  • Grupo PSN taldearen kaudimena eskaintzeaz gain, zure kolektiboan espezializatutako zerbitzua ematen dizugu.
Zer estaltzen du aseguru honek?

Estaldura nagusiak*

  • Erantzukizun Zibil Profesionala berme-maila handiekin estaldura horren barne.
  • Ustiapen eta Errentagatiko Erantzukizun Zibila.
  • Ugazaben Erantzukizun Zibila.
  • Espediente eta dokumentuetan sor daitezkeen kalteengatiko estaldura.
  • Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren aurreko Erantzukizun Zibila.
  • Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren araudiaren inguruko doako orientazio-zerbitzua.
  • Aldi baterako desgaikuntza profesionalagatiko subsidioa.
  • Defentsa juridikoa eta fidantzen prestazioa

*Kontsulta itzazu Jarduera Profesionalaren araberako estaldura osagarriak.

Informazio gehiago

Estaldura osagarriak

  • Pakete juridiko zabaldua.
  • Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren aurreko Erantzukizun Zibilaren muga zabaldua.
  • Ordainsarien itzultzea.
  • Instalazio Erradioaktiboen Jabetzagatiko Erantzukizun Zibila *

* Jarduera Profesionalaren arabera.

Zein da aseguruaren denbora-muga?

Aseguru honek “Claims made” klausula aplikatzen du; hau da, aseguratuak ezagutu gabeko ezbeharren aurrean atzeraeragin mugagabea aplikatzen du.

Gainera, aseguruaren indarraldian zehar sortzen diren kalteen aurrean, baldin eta Aseguratuak ez badu horren berri aseguruaren indarraldia amaitzen denean, asegurua amaitu eta hurrengo 12 hilabetetan zehar aurkeztutako erreklamazioentzako estaldura ematen du polizak.

Zein da aseguruaren muga geografikoa?

Erantzukizun Zibil Profesionalerako estalduraren barne egongo dira munduko edozein herrialdetan egindako jarduerak, AEBetan, Kanadan eta horiei lotutako lurraldeetan egindako jarduerak izan ezik; baldin eta erreklamazioa Espainiako auzitegietan eta Espainiako legeriaren barne egiten bada. Aseguratuak mintegi, kongresu edo sinposioetan parte hartzen duenean, laguntza-jarduerak egiten dituenean edo laguntza humanitarioa ematen duenean, mundu osoan izango du estaldura, inolako mugarik gabe.

Ezkutatu informazioa
Orain eskatu zure neurrirako informazioa
1. Zein jarduera sozio-sanitario eta espezialitatetan jarduten duzu?
2. Zein motakoa da jarduera hori?

Publikoa


Pribatua


Mistoa
3. Zein kapital kontratu nahi duzu?

Aholkularitza pertsonalizatua
Aholkularitza pertsonalizatua
Deitu inolako konpromisorik gabe:
902 100 062
910 616 790
Hitz egin agente batekin
( Astelehenetik ostegun, 09:00h a 17:30h. Ostiralera 8:00h a 13:30h.)
Laguntza behar al duzu?