LEGE-OHARRA

Informazio orokorra

www.psn.es URL helbidea (aurrerantzean, Webgunea) PREVISIÓN SANITARIA NACIONAL, PSN, MUTUA DE SEGUROS Y REASEGUROS A PRIMA FIJA (aurrerantzean, PSN) entitateak erregistratutako domeinua da, zeinaren helbidea hau den: Villanueva 11, Madril eta IFZ: V-28230688.

Webgune hau informatzeko beste ez da, eta erabilera pertsonalerako bakarrik erabil daiteke. Honen xedea da guztiei, baina mutualistei bereziki, PSNk eta PSN Taldeko enpresek eskainitako produktuak eta zerbitzuak ezagutzera ematea. Printzipioz, doan sar daiteke Webgunean, naiz eta Webgunean aipaturiko produktu edo zerbitzuak ordainduz kontratatzen diren.

Erabiltzaileak Webgunea eta bertan datorren informazioa Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerak burutzeko ez erabiltzeko konpromisoa azalduko du, eta PSNk zehaztutako erabilera-baldintzak jarraituko dituela dio eta, ondorioz, baita lege-ohar honetan zehazten diren erabilera-baldintza eta terminoak ere.

Webgune honetan datozen edukiak, produktuak eta zerbitzuak, eta honi lotutako gainerako Webguneetakoak, Espainian bizi diren Erabiltzaileei edo Mutualistei edo mutualista bihur daitezkeenei daude zuzenduta.

Jabetza intelektuala eta industriala

PSN Webgune honen edukien jabetza intelektualeko eskubideen titularra da. Hemen sartzen dira, adibidez baina ez horiek bakarrik, softwarea, diseinu grafikoa, kodeak, iturriak, testuak, irudiak, bideoak, markak, logotipoak edo ikur bereizleak, eta haiek erabiltzeko beharrezkoak diren baimenak ditu, indarrean dauden eta aplikatu behar zaizkien arauen arabera. Erabiltzaileak haietan sartu eta nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere ez, PSNk duen jabetza intelektuala eta industriala utzi, transmititu, eman edo lagatzen duenik.

Erabat debekatuta dago Webguneko edukiak aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, transmititzea, banatzea edo eraldatzea titularraren baimen espresurik gabe. Erabiltzailearen terminalean egin daitekeen deskarga oro behar bezala adierazi eta gaitu behar da, eta beti izango da erabilera pribaturako. Debekatuta dago PSNk espresuki baimendu ez duen erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa, aldaketa, lagatze edo bestelako ekintza oro.

Hirugarrenek Webgune honetako edukien edo PSN Taldeko enpresaren gaineko eskubideren bat edo Jabetza intelektuala eta industriala beste batek urratzeak zehaztuta dauden legezko erantzukizunak eragingo ditu.

Debekatuta dago erabiltzaileak Webgune honetan idatzitako datuak transmititzea, nola edo hala, hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenean, eta edukiak mehatxua dirudienean, belzgarriak, lizunak, pornografikoak direnean edo legez kanpoko jarrerak izan daitezkeen jokaerak eragin ditzakeenak zigor daitezken iraintzat hartuko dira, eta ez da PSN edo PSN Taldeko entitateen erantzukizuna izango.

Marka komertzialak eta erregistratutakoak aipatzea, PSNrenak edo hirugarrenenak, PSNren edo haien jabeen baimenik gabe erabiltzea debekatuta dago. Espresuki baimentzen denean izan ezik, Webgunean sartu edo Webgunea eta haren edukiak erabiltzeak ez du esan nahi erabiltzaileak marken, logotipoen eta hartan datozen ikur bereizleen gainean eskubiderik duenik. Webgune honetan bildutako eduki guztia, bere diseinu grafikoa eta HTML, CSS, JAVA, JAVA Script edo Active X lengoaien kodea PSNren edo PSN Taldeko enpresen jabetza intelektualeko lana da eta Jabetza Intelektualeko Legeak babesten du.

Webguneko edukiak eta estekak

Baliteke Webgune honetan datorren informazioa zuzena ez izatea; hori dela eta, PSN ez da erantzule izango informazioaren zehaztasun, osotasun edo egia ezak eragin ditzaken kalte edo minen aurrean, ezta hirugarrenek Webgune hori erabiltzeko duten moduaren aurrean edo Webgunean modu okerrean sartu direla eta eragindako kalteen aurrean. Haietan sartu edo haiek erabiltzen dituen pertsona izango da erantzule bakarra. Aldi berean, PSNk eskubidea izango du Webgunerako sarbidea aldi batez eteteko, eta ez du zertan abisatu beharko, edukiak edo funtzioak zuzentzeko.

Webgune honek estekak ditu (link) kanpoko orrietara. PSN ez da orrialde horietako edukien erantzule izango. Erabiltzailearen erantzukizuna da eta ikusi diren orrialdeen erabilera-baldintzak eta terminoak bete beharko ditu honek.

PSNk ohartarazi nahi du PSNren Webgunean PSN Taldekoak ez diren beste enpresetako orrietara eramaten duten estekak informaziokoak bakarrik direla eta ez direla PSNren iradokizunak, gonbidapenak, babesak edo gomendioak.

Gainera, Webgune batetik hiperestekaren bat ezarriz gero, Webguneko orri nagusira izango da, eta debekatuta geratuko da PSNren Webguneko zerbitzuen erreprodukzio osoa edo partziala.

PSN ohartarazten du erabiltzaileak Webguneari ematen dion erabilera eta hartan dagoen edukiari ematen diona, haren erantzukizuna bakarrik dela, eta esteka bidez beste Webgune batzuetara sartzean bere sentikortasuna urratzen duen edukirik edo kalteak eragingo dizkion edukirik ikusiko ez duela ezin du bermatu.

Erantzukizuna

PSN ez da erantzule izango interferentziak, ez-egiteak, etenak, birus informatikoak, telefonoaren matxurak edo sistema elektronikoaren funtzionamenduan deskonexioak egon direla-eta, PSNren edo PSN Taldeko enpresen mende ez dauden arrazoiengatik, ezta sistema elektroniko horren erabilerak atzerapenak edo blokeatzeak daudela eta, edo linea telefonikoen zein PSNren Intranetak gehiegizko karga duela-eta gerta daitezkeen kalteen edo galeren aurrean, ezta hirugarrenek PSNren kontroletik at dauden legez kanpoko sarrerek eragindako kalteen aurrean ere.

Ez da PSNren erantzukizuna izango erabiltzaileek bere Webgunea baliatuz informazioa hartu eta ematen dutenean. Webgune horietan hedatutako adierazpenen erantzukizuna haiek egin dituztenena da.

Gizarte sareak

Gizarte sareetarako sarbide zuzenen bidez, PSNk erabiltzailearen eskura jartzen du PSN eta haren Taldeko enpresa guztiekin lortutako ekitaldien inguruko, korporazioaren informazioa eta informazio komertziala. Helburua PSNk eskaintzen dituen zerbitzuetan interesa duten erabiltzaileen zalantzei eta jakin-minei irtenbideak eta baliozko ikuspegiak PSNren eta PSN taldea osatzen duten enpresen jarduera eta zerbitzuen eztabaidaguneetan parte hartzea da.

PSN ez da PSNk leku propioa duen gizarte sareetan erabiltzaileek egindako eta hirugarrenei kalteak eragin edo haien eskubideak urra ditzaketen adierazpenen edo iritzien erantzule izango, ez baitaude PSNren kontrol zuzenaren pean.

Gainera, ez dira PSNren erantzukizuna izango zibergunean (eztabaidagunea) burututako eztabaida edo foroetako edukiak, ezta aldizkarietakoak edo transmititutako gainerakoenak, webgune honekin lotuta daudenean, eta legez behartuta badago agintari eskudunekin batera egingo du lan legea urratzen duten edukien erantzuleak nor diren identifikatze-lanetan.

PSN ez da langileek edo taldeko enpresetako lankideek gizarte sareetan edo beste baliabideetan emandako iritzi, iruzkin edo informazioen erantzule izango, aldez aurretik baimena eskatu eta entitateak baimena eman badie izan ezik.

Ez da PSNren erantzukizuna izango erabiltzaileek bere Webgunea baliatuz informazioa hartu eta ematen dutenean. Hedatutako adierazpenen erantzukizuna haiek egin dituztenena da.

PSNk eskubidea du, gizarte sareetan eta indarrean dagoen legerian, lizunak, faltsuak edo irudi korporatiboa kalte dezaketen iruzkinak moderatu edo kentzeko, bai sare sozialek horretarako dituzten baliabideak baliatuz, bai titularrei horiek kentzea eskatuz. PSNk eskubidea du, baita ere, bidezkoak iruditzen zaizkion ekintzei ekiteko, judizialak barne, bere integritatea, irudia eta erabiltzaileek entitatean, bere zerbitzuetan eta produktuetan duten konfiantza babesteko.

PSN kluba

Zerbitzu honi dagozkion lege-baldintzak eta lege-oharrak Previsión Sanitaria Nacional Clubaren Webgunean bildu dira, datuen babesaren inguruko legeria beteaz, eta erabiltzaileei jakinarazten die datuak VIP District, S.L. enpresak erabiliko dituela, bi aldeentzako indarrean dagoen zerbitzu profesionalen Kontratuaren arabera.

Erabilera-baldintzen eta terminoen aldaketa

Baldintza orokor hauek eta ezar daitezkeen baldintza partikularrak, eta une bakoitzean idatzita dauden moduan, iraupen mugagabea dute eta indarrean jarraituko dute Webgunea aktibo jarraitzen duen bitartean. PSNk eskubidea du haietara sartzeko baldintzak aldatzeko eta haien edukia aldatzeko, abisatu gabe. Beraz, erabiltzailearen erantzukizuna da uneoro edukiari erreparatzea eta hura betetzea.

Aplikatuko diren legeak eta jurisdikzioa

Alderdiek adosten dute, espresuki, gatazkarik edo ezadosterik egonez gero erabileraren, edukien, jarduera komertzialen, produktuen eta zerbitzuen inguruan, espainiar legeria aplikatuko dela, eta Madrilgo epaitegietako jurisdikzioa izango dela nagusi.

 

Laguntza behar al duzu?