Pribatutasun-gidalerroak

DATUEN BABESAREN INGURUKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Previsión Sanitaria Nacional, PSN, Mutua de Seguros y Reaseguros a Prima Fija (aurrerantzean, PSN), edo AMIC Seguros Generales SAU (aurrerantzean, AMIC), kontratatutako aseguruaren arabera. Arduradun horrek helbide hau du: calle Génova, nº 26, 28004 Madrid. 902.100.062 eta 91.061.67.90 telefono zenbakiak ditu eta helbide elektroniko hau: informacion@grupopsn.es.

Datuen Babeserako ordezkaria da Previsión Sanitaria, Servicios, SLU, helbide hau duena: calle Génova, nº 26, 28004 Madrid. Halaber, 914.311.244 telefono zenbakia du eta protecciondedatos@grupopsn.es helbide elektronikoa.

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Interesdunak emandako informazioa tratatzen dute PSN eta AMIC enpresek, harreman komertziala eta interesdunari aseguru edo pentsio plan produktuen merkaturatzeari buruzko zerbitzu profesionalak kudeatzeko, kontratu aurreko informazioa errazteko edo interesdunaren kontratua eta zerbitzu osagarriak exekutatzeko.

Zenbat denboran zehar gordeko ditugu zure datuak?

Interesdunak PSN edo AMIC enpresarekin kontratu harremana mantentzen duen bitartean gordeko dira datu pertsonalak, baldin eta interesatuak horiek ezabatzea eskatzen ez badu. Edonola ere, datuok gorde egingo dira erreklamazio posibleak egin, aurkeztu edo horien aurrean defentsa egin ahal izateko epean zehar, indarrean dagoen legeak xedatutako kontserbazio eta zaintze betebeharrak betez.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria da interesdunaren onespena, hain zuzen ere interesdunak gure produktu eta zerbitzu profesionalen inguruko aurrekontuak edo informazioa eskatzean ematen duena, eta kontratuak bera egikaritzen sortzen dena, baldin eta horrelakorik badago.

Nori emango zaizkio zure datuak?

Onespena eman badiguzu, zuk emandako datuak Taldeko enpresei emango zaizkie, horiek, edozein bitarteko erabiliz, informazio komertziala bidaltzeko, PSN Taldeko enpresek eskainitako jardueren, zerbitzuen eta produktuen inguruko informazioa barne. Helbide honetan kontsulta dezakezu taldeko enpresak zein diren: www.psn.es/eu/empresas-psn/.

PSN Taldeak erabateko konfidentzialtasuna gordeko du harreman hori dela eta eskuratzen dituen dokumentu eta informazioen inguruan.

Zein eskubide dituzu emandako datuen inguruan?

  • Atzitzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakiteko eskubidea izango duzu.
  • Zuzentzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak okerrak edo osatugabeak badira, horiek zuzentzeko eskubidea izango duzu.
  • Ezabatzeko eskubidea: : Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango duzu, datuok jasotako xedeetarako beharrezkoak ez direnean, edo datu horiek beste modu batean erabiltzen badira.
  • Mugatzeko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskaera egin ahal izango duzu. Kasu horretan, erreklamazioak egin edo horien aurrean defentsa egiteko bakarrik gordeko ditugu zure datuak.
  • Onespena erretiratzeko eskubidea: Edonoiz onespena erretiratzeko eskubidea izango duzu. Horrek ez du eragotziko onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasuna, hain zuzen ere datuak erretiratu baino lehen sortzen dena.
  • Aurkaratzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua aurkaratzeko eskubidea izango duzu. PSNk datuok tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi zilegirik ez badago, edo erreklamazio posibleak egin edo erreklamazioen aurrean defendatzeko premiarik ez badago.
  • Zure datuak mugitzeko eskubidea: Zure datu pertsonal automatizatuak zuk adierazitako formatu egituratu, argi eta automatizatu batean beste enpresa bati laga edo transferitzea eska dezakezu.

Los interesados pueden ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, oposición y portabilidad de los datos, cumplimentando el correspondiente formulario que puede descargar a través del siguiente link:

Dicho formulario se presentará, personalmente en cualquiera de las Oficinas Técnicas de PSN, enviándolo por correo electrónico a informacion@grupopsn.es o enviándolo por correo postal a la Sede Central de PSN (Calle Génova 26, 28004, Madrid).

Interesdunek eskubidea dute Kontrol Autoritatearen aurrean erreklamazioa aurkezteko, hain zuzen ere azken horrek Datuen Babeserako Espainiako Agentziak behar bezala bete gabeko eskubideak zaindu ditzan. Horretarako, agentziaren webgunera jo daiteke (www.agpd.es), edo bestela idatzi bat zuzendu agentzia horren helbidera: C/Jorge Juan, 6, 28001-Madrid.

Cookie-ak eta jarraipen-fitxategiak

Cookiea erabiltzailearen ordenagailuan, Tabletean edo Smartphonean deskargatzen den fitxategi txiki bat da. Bere xedea egunera daitezkeen eta instalazioaz arduratzen den entitateak eguneratu eta berreskura ditzakeen datuak eta informazioa deskargatzea da.

Informazio gehiago beharrez gero, irakurri gure Cookie-en inguruko gidalerroak.

Erabiltzailearen erantzukizunak eta konpromisoak

Erabiltzaileak adin nagusikoa dela eta gaitua dela bermatzen du. Erabiltzaileak bermatzen du emandako informazioa zehatza eta egia dela, eta PSNri eskatu zaion informazioren bat aldatzen denean jakinaraziko diola, posta elektronikoz mutualista@grupopsn.es, helbidera idatziz eta Webgunearen erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatu diren datuak zein diren esanez.

Zerbitzuak gauzatzeko orduan PSNri hirugarrenen datuak ematen bazaizkio, erabiltzaileak bermatzen du legez baimenduta dagoela datu horiek emateko eta interesatuari jakinarazi diola datuak emango zituela. Haren baimena eskatu eta hark bere betebeharrak betetzea haren erantzukizuna izango da.


Warning: call_user_func_array() expects parameter 1 to be a valid callback, function 'for_product_filter' not found or invalid function name in /var/www/vhosts/psn.es/httpdocs/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286
Laguntza behar al duzu?