Erreklamazioen zerbitzua

Martxoaren 11ko ECO 734/2004 Ministro-aginduak biltzen duena beteaz, PSN-k erreklamazioak izapidetu eta haiei erantzuteko zerbitzua du.

Zer da?

Zerbitzu honen xedea da mutualistek, polizen hartzaileek, aseguratuek edo aseguruen onuradunek eta pentsio-planetan zein inbertsio-funtsen partaideek PSN-k eskainitako zerbitzuen inguruan edo Taldeko enpresek legez onetsitako eskubideen edo interesen inguruan aurkeztutako kexak edo erreklamazioak jaso eta haiei erantzutea.

 

Funtzioak

 

 

Erreklamazioak nola aurkeztu

Prozedurari hasiera emateko, kexen edo erreklamazioen inprimakia edo idatzia aurkeztu beharko da ondorengo informazioarekin:

Idatzi edo inprimaki hori, zeina Araudi honetan aurki daitekeen, norberak aurkeztu beharko du Erreklamazioen Zerbitzuaren Egoitzan (Villanueva Kalea, 11, 28001, Madil), PSN-ren bulego teknikoetan, edo behar bezala ziurtatutako eta araudi honetan zehaztutakoaren ondorioz baimena duen ordezkari baten bitartez, eta kexa edo erreklamazioa egiaztatzen duten dokumentu guztiekin batera.

Gainera, nahi den baliabide elektroniko edo telematikoak erabili ahalko dira, dokumentu horiek irakurtzea, inprimatzea eta gordetzea ahalbidetzen badute. Azken kasu honetan, baliabide informatikoak, telematikoak edo elektronikoak erabiltzeko sinadura elektronikoko 59/2003 Legeak dioena bete beharko dute haiek. Horretarako, entitateak posta elektronikoko helbide bereizi bat du: reclamaciones@grupopsn.es edo haren ordez erabil daitekeen besteren bat ere erabil daiteke.

Erreklamatzeko bestelako bideak

  1. Administrazio bidea, erreklamazioa edo kexa barne bidean ezetsi ondoren. Horretarako, erreklamazio prozedura abian jarriko da Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioaren Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiko Erreklamazio Zerbitzuaren aurrean (Servicio de Reclamaciones de la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones del Ministerio de Economía y Competitividad). Entitate horren helbidea Avenida del General Perón, 38, 28020 Madril da, eta hau da bere webgunea:
    http://www.dgsfp.mineco.es
  2. Bide judiziala, Espainiako Jurisdikzioaren aurrean, eta horren barne, Aseguratuaren helbideari dagokio Lehen Auzialdiko Epailearen aurrean, Aseguru Kontratuaren Legeko 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, azken horrek eskumena baitu kontratua dela eta sortzen diren egintzen berri izateko.
Laguntza behar al duzu?